Aste honetan (apirilaren 19an) Berdintasun Kontseiluak egin duen bileran aurkeztu dira II. Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko prozedura eta III. Berdintasun Plana egiten hasteko proposamena. Prozesu parte-hartzailea izango da. Udaleko langile eta arduradun politikoak, gizarte eragile, ikastetxe,elkarte eta norbanakoen partaidetza bilatuko da horretarako bide ezberdinak garatuz. Izan ere, COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoerak prozesu osoa baldintzatuko du eta egoerara egokituta, online bidezko baliabideak erabiliko dira.

II. planaren ebaluazioa uda aurretik amaituko da eta aurreikuspena da udazkenerako plan berria diseinatuta edukitzea.

Gaur egunera arte, Bergarako Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren bidean hainbat urrats eman ditu. Horrela, berdintasunak lege mailan izan duen garapenari erreparatuz, gaur arte bi dira Bergaran diseinatu eta garatu diren Berdintasun Planak. Lehena, 2010-2013 urte bitarteetan garatu zen eta honen ebaluazio zein egoeraren diagnostikotik abiatuta sortu zen bigarrena, 2018 urtean. Azken Berdintasun Plan honen indarraldia agortuta, momentu honetan udalaren konpromisoa dagokion ebaluazioa martxan jarri eta Bergarako III. Berdintasun Planaren diseinurako lan prozedura martxan jartzea da.

Bergarako II. Berdintasun Planaren xede nagusia, udalean bertan eta udaletik herrira burutzen diren ekintzetan berdintasun ikuspegia txertatzea izan da. Era berean, herriko eragile desberdinen inplikazioa ere ezinbestekoa izan da planaren diseinu zein exekuzioan zehar. Zentzu honetan, elkarlanean zein parte hartzean oinarritutako lan eredu honi jarraipena ematea izango da batetik, II. Berdintasun planaren ebaluaziorako zein III. Berdintasun Planaren diseinurako proposatzen den lan eredua.

Prozesu parte hartzaile bat izango dela kontutan hartuta ere, Bergarako III. Berdintasun Plana egiterakoan jarraitutako bi erreferentzia nagusiak otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerakoa eta egun EAEn indarrean dagoen Berdintasunerako VII. Plana izango dira.

Bai, balorazioa zein plan berriaren diseinua 2021ean zehar burutuko da eta prozesuak Emakunderen diru laguntza bat jaso du.

Arloa: