Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua.

Izena emateko epea aste honetan zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.

Hiru modutara eman daiteke izena:
· Hemen sartuta eta datuak beteta.
· 943 816699 telefonora deituta.
· Datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.

 

Informazio gehiago UEMAren webgunean

Arloa: