Bergarako Udala-k Og, 2020-10-01 12:42-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2020ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2020ko urriaren 9tik 2020ko abenduaren 10era.
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2020ko abenduaren 10ean.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00retatik 15:00etara. Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00retatik gaueko 10:00etara bitartean.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus. Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.