Urriak 1 Adineko pertsonen nazioarteko eguna da, eta hori gogoratzeko eta lantzeko herriko Duintasuna eta San Joxepe elkarteak hainbat ekimen antolatu dituzte, Udalaren laguntzarekin. Eskaintza horren asmoa da pertsona nagusiak trebatzea, haien problematikak bistaratzea eta herritarrak kontzientziatzea.

Duintasunak Berdintasun Kontseiluan proposatu zuen emakume nagusien ahalduntzea eta zaintzaren gaia lantzea komenigarria izango zela. Udalak ondo hartu zuen ideia eta Duintasuna eta San Joxeperekin batera bi hitzaldi antolatu dituzte.

Emakume nagusien ahalduntzearen bidean, urriaren 8an, ‘Zaharahalduntze feminista: adinkeria ezagutzen’ izeneko hitzaldia egingo dute emakumeentzat Irizar jauregian, 18:00etan. Hizlaria Bizitzen fundazioko Nerea Fernandez izango da eta hitzaldia elebitan egingo du. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea berdintasuna@bergara.eus e-postara idatzita edo Udaletxera telefonoz deituta.

Horrez gain, pertsona nagusien zaintzaren zailtasunak agerian uzteko, urriaren 20an, ‘Egoitzak eta zaintzak: ba al dago alternatibarik?’ hitzaldi irekia Seminarixoan, 18:30ean. Hizlariak Irauli Zaintza plataformako Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte izango dira. Hitzaldia elebitan izango da. Sarrera (doanekoa da) Seminarixoko txarteldegian eskuratu beharko da ostegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean edo hitzaldiaren egunean bertan.

Ikusi hemen programazioa:

Arloa: