Bergarako Udala-k Ar, 2020-07-14 09:50-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2020ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
-2020ko uztailaren 10etik urriaren 9ra.
Lekuak eta medioak:
-Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoek agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2020ko urriaren 9an.
-Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
+ Udaletxeko BAZ bulegoan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Ordainketa egiteko debitu nahiz kreditu txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, 06:00etatik 22:00etara bitartean.
+ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio udal webgunean.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.