COVID-19 dela-eta, Artxiboko zerbitzuko kontsulta gela itxita egon da. Tarte honetan udal artxiboko langileek kontsultak online jaso dituzte eta ahal den neurrian erantzun.

Datorren astelehenean, ekainaren 22an, baina, artxiboko kontsulta gela zabalduko da eta aurrez aurreko kontsulta berriz ere martxan egongo da. Baina ezinbestekoa izango da segurtasun neurriak betetzea. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua eskatzea artxiboa@bergara.eus edo 943 779127 telefono zenbakian.

Arloa: