Bergarako Udala-k Og, 2020-05-28 12:25-n bidalia
Pentekosteetako asteburu izatekoa zena iritsi zaigu testuinguru berezi honetan.
Pazkoak ezingo dira ospatu eta penaz bizi dugu herritarrok.
Jai gogoa ere nabarmena da eta udalak eta Bergarako ostalari-talde batek egindako hausnarketa eta ardura partekatu nahi ditugu.
Testuinguru berezi honetan ostalaritzan bete beharreko baldintzak oso zorrotzak dira. Segurtasuna bermatu beharra dugu gure aktibitateetan eta horretarako neurriak hartzea eskatzen zaigu.
Udalak du taberna eta terrazetan neurri guztiak hartu eta betetzen direla ziurtatzeko eta kontrolatzeko ardura.
Asteburu honetan bigarren faseko lehen astea izango da, tabernen barrualdeak zabaltzeko aukera egongo da, ostatuetako aforo eta segurtasun mugekin.
Ostalari-taldeak eta udalak egoera berezi honetan erantzukizunez jokatu nahi dute eta segurtasun-bermeak handitzeko asmoz hurrengo erabakia hartu dute:
• Ostalaritza-aktibitate guztiei gomendatzea lokalak ere terrazen ordutegi berean ixtea.
• Udaltzaingoaren presentzia asteburuan indartzea, indar berezia jarriz itxierara begirako lan pedagogikoan, herritarrei gomendioak eman eta neurrien berri emanez.
• Herritar guztioi eskatzea segurtasuna bermatzeko gomendioak jarrai ditzazuen eta gure lana erraz dezazuen.