Covid19 birusak eragindako konfinamendua hasi bezain laster, Udala harremanetan jarri zen herriko ikastetxe guztiekin egoera ekonomiko zailagatik Internetera sarbiderik ezta ordenagailurik ez zeuzkaten ikasleen egoeragatik kezkatuta.

Ikastetxe bakoitzak etxean Interneteko konexioa edo ordenagailurik ez duten ikasleen zerrenda osatu zuen eta Udalari jakinarazi. Ikastetxeek beharra zuten ikasleei portatil bana utzi zien; eta Udala harremanetan jarri zen hainbat telefonia enpresekin Interneteko konexioa ahalbideratzeko usb-ak eskuratzeko.

Behin usb-en erosketa martxan jarrita Soraluce enpresa harremanetan jarri zen Udalarekin lagundu nahian eta, ondorioz, enpresa honek kosteatu du 33 ikaslek Interneteko konexioa izatea; 4.000 euro.

Horrez gain, Danobat Taldeak beste 6.000 euro eman ditu Elikagai Bankuko erabiltzaileek Bergarako komertzioetan elikagai freskoak eskuratzeko bonoak finantzatzeko.