• Hiri-ortu hau bergarar guztiona da eta udal-lorazainek zaintzen dute.
  • Bergarako Udalak ekintza tamalgarri hau gaitzesten du.

Ezaguna denez, bertoko natur eta kultur ondare den nekazal eta baserri munduaren erakusgarri bezala, hiri-ortu txiki bat dago Irala kalean. Asteazkenean egin eta arrats berean, bertan zegoen 80 zentimetroko altuera zuen belar metatxoari su eman zion ezezagunen batek.

Bergarako Udalak gogorarazi nahi du espazio hau bergarar guztiona dela eta ekintza gaitzetsi nahi du:

  • Herritarren segurtasuna kalte lezakeen ekintza tamalgarria delako.
  • Espazio hau zaintzen duten udal-langileenganako errespetu falta larria delako.
  • Oro har, udal ondarea hondatzea guztiona dena hondatzea delako.
Erretako belar meta