Bergarako Udala-k Ar, 2019-10-22 10:44-n bidalia
Onartu dira 2020ko ordenantza fiskalak. Udal aurrekontuen sarreren %50 inguru suposatzen dute zerga eta tasa hauek, eta ezinbestetekoak dira udal zerbitzu eta proiektuak aurrera ateratzeko.
Hainbat hobari planteatzen dira zergatan, adibidez irisgarritasunean, energia berriztagarrietan, kontsumo arduratsuan… Eta diru sarrera xumeak dituzten familia eta norbanakoei progresibitatean oinarritutako hobariak txertatu dira.
ALDAKETAK: ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
1.- Energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak ezartzen dituzten etxebizitzentzat %50eko hobaria eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan dagokion hobaria jaso eta hurrengo bost urtetan (obra berriak eta erreforma integralak izan ezik).
2.- Tipoa modu progresiboan igo inguruko tipoetara gerturatzeko. 2020. urterako %0,2065etik %0.2168ra, 2022. urterako bailarako mediara iristeko helburuarekin.
3.- Familia ugariei aitortutako hobariaren inguruan, familia ugarien sailkapenean 3 seme-alabako familiak jarri beharrean, 3 sema-alaba arteko familiak jartzea (seme-alaba bakarrarekin ere kasu batzuetan familia ugari izaera izan daitekeelako).
EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGA
Tipoa %2,2ra igotzea (%0,4ko igoera).
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
4.- Jarduera ekonomiko bati lotuta egonik, 0 emisio pegatinadun ibilgailuek %100eko hobaria ibilgailuaren balioa berritan 45.000 €tik beherakoa bada edo balio benala erosketa datan 9.000 €tik beherakoa bada.
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA
2.- Hirigintza oztopoak kentzeagatik hobaria: Ordenantzako i) epigrafean testu hau txertatuko da: Jabekideek atariko obrak egiten badituzte hirigintza oztopoak kentzeko, hobaria hauek izango dituzte:
-Irisgarritasun baldintza guztiak betetzen dituzten komunitateei %90eko hobaria.
-Praktikabilidadea besterik ez badute lortzen %75eko hobaria.
Lehenengo kasuan, komunitate guztiak %90eko hobaria izango du.
Bigarrenean, komunitateak %75eko hobaria eta elbarriak %90eko hobaria. Eta beste hau kenduko dugu:
-Hobariaren kopurua kalkulatzeko, obraren kostearen ordainketa nola egingo den ziurtatzen duen komunitate-akordioaren ziurtagiria aurkeztea. Horren ezean, jabetza-portzentajea hartuko da kontutan.
-Hobariaren kopurua elbarrituari itzuliko zaio.
3.- h) epigrafeko %50eko hobaria soilik babes ofizialeko etxebizitzei emango zaie (etxebizitza tasatuei ez).
ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASA
1.- Orokorrean, tasa guztiak 2018ko urritik 2019ko urrira arteko urtearteko KPIaren arabera igotzea (KPI hori negatiboa balitz ez litzateke tiporik aldatuko).
2.- Estolderia eta Ur-zerbitzuaren kasuan, tasarik ez aldatzea, azterketa ekonomikoaren arabera.
3.- Etxeko laguntza zerbitzuko tasa ez aldatzea.
4.- Udaltzaingoak egindako atestatu bakoitzagatik tasa berri bat ezarri, 52,80 €koa.
5.- Oposaketetara aurkezteagatik, tasa berri bat sortu: 20 €koa lanpostu finkoetarako deialdietarako eta 10 €koa behin-behineko lanpostu eta lanpoltsa deialdietarako. Oposatzaileak SMIren azpiko sarrerak izanez gero, tasa honetan %100eko hobaria izango luke, beti ere aurreko urteko PFEZren ziurtagirian oinarrituta.
EUSKALTEGIA
Beka dutenek, matrikularen erdia ordaintzen dute eta asistentzia ona bada, %60 itzultzen zaie. Hau da orain indarrean dagoen taula:
Bizikide-kopurua Diru sarrera garbia Bizikide kopurua Diru sarrera garbia
1 10.668,00 4 27.069,00
2 17.377,00 5 30.717,00
3 22.820,00 6 34.241,00
Ludotekan erabiltzen den taula berdina jartzea proposatzen da, Gutxienezko Lanbidearteko Soldata oinarritzat hartuta kalkulatuta. Hau da proposatzen den taula berria:
Pertsonako unitate familiar bakarra 13.868,4€
Bi pertsonako unitate familiarra 20.105,04 €
Hiru pertsonako unitate familiarra 23.776,22 €
Lau pertsona edo gehiagoko unitate 27.447,27
HIRIGINTZAKO BAIMENAK
Legalizazio prozedurak eta exekuzio aginduak tasaren menpe egongo dira eta beraien kopuruak izango dira obra baimen arruntei dagokiena gehi %50 eta kostearen araberako salbuespen barik, hau da, ez da egongo salbuespenik aurrekontuaren arabera.
UDAL FRONTOIAK, IGERILEKUAK ETA KIROLDEGIKO INSTALAZIOAK
2.- Tarifa soziala:
Onuradun izateko, indarrean dauden irizpideez gain, Gurutze Gorriko laguntzak edo asilo eskaera eginda daukazula (txartel txuria edo lanerako baimenik gabeko gorria) ziurtatu beharko da.
3.- Abonuak:
Ikasle tasa 25 urte bete arte luzatuko da.
UDAL JABARI PUBLIKOA OKUPATZEAGAITIK TASAK
2.- Zirkoak: Tarifa orokorrak aplikatuko zaizkie emanaldiak dauden egunetan. Emanaldi aurreko eta emanaldi ondorengo egunetan, bietan, %100eko hobaria izango dute eta beste egunetan (emanaldi aurreko egunaren aurreko egunak eta emanaldi ondorengo egunaren ondorengoak) %50eko hobaria izango dute tarifaren aplikazioan.
3.- Mahai eta aulkiak abuztuan izateagatik hobaria jasotzeko baldintza izango da ez izatea udalarekin inongo zorrik. Halaber, hobaria horrelakoa izango da:
-Abuztuan terraza izateagatik %75eko hobaria. Baldintzak:
a) Urte berean beste hilabeteren baten ere terraza izatea.
b) Hilabete osoan zabalik egotea.
c) Terrazen arautegia abuztuan betetzea.
d) Ez izatea udalarekin inongo zorrik.
Abuztuan terraza izateagatik %50eko hobaria. Baldintzak:
a) Urte berean beste hilabeteren baten ere terraza izatea.
b) Abuztuan 3 astetan zabalik egotea.
c) Terrazen arautegia abuztuan betetzea.
d) Ez izatea udalarekin inongo zorrik.