Berba-lagun taldeetan izena emateko epea zabalik dago eta 2019-2020 kanpainari zabalpena emateko prentsaurrekoa egin dute bailarako arduradunek.

Bergaran ere BERRIKETAN izenarekin martxan da berba-lagun egitasmoa. Bergaran Jardun euskara elkartea arduratzen da taldeak koordinatzeaz, Bergarako Udalaren eta Udal euskaltegiaren laguntzarekin.

Eta zer da Berriketan? Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da. Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan. Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).

Hori dela eta, izena eman dezakezue bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere. Eta euskara-praktika hori aurrez aurre izan barik etxetik egin nahi duenak badauka beste aukera bat ere Internet bidez. Horretarako informazioa hemen topa dezakezue: Mintzanet.

BERRIKETAN egitasmoan parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Errotalde jauregira (Udal Liburutegira) joanda, telefonoz: 943 76 36 61 edo 605 71 24 69 zenbakietan, edo Internet bidez.

Arloa: