Bergarako Udala-k Al, 2019-10-07 11:03-n bidalia
Udalak, aurten lehen aldiz, diru-laguntzen deialdia egin du berdintasun arloan lanean ari diren elkarte eta taldeentzat. Deialdi horren helburua da Bergaran berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak sustatzea eta garatzen laguntzea.
Bost eskaera egon dira, eta GAO-n argitaratutako baldintzak betetzen dituztenez, guztiei eman zaie diru-laguntza.
Bost elkartek jaso dituzte dirulaguntzak, eta hau da banatutako diru laguntza: 5.843 €. Honako proiektu hauek egingo dituzte elkarteek:
-M8 Erakusketa. Martxoak 8 inguruan herriko emakume artisten lanak ikustarazteko erakusketa. 1.565,1 €
-UNED. Irakasleen formazioa berdintasun gaietan. 630 €
-ASPACE. Aniztasun funtzionala duten emakumeek jasaten dituzten diskriminazioak ekiditeko egitasmoa. 1.252,08 €
-KATXALIN. Osasun egoera larria pasa duten edo pasatzen ari diren emakumeentzat elkarguneak eta formazioa. 1.147,74 €
-Lanbide Heziketako Lagunak. “Haurrekin etorkizuneko balioak lantzen” proiektua, ikasketa aukeraketak eta generoarekin lotuta. 1.252,08 €