Urriaren 5ean, larunbata, The Godfathers taldea arituko da Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera: 8 euro.

The Godfathers Ingalaterrako talde beteranoak ez dio inoiz kontzertuak emateari utzi, eta disko eta bira berriarekin dator. Melodia borobilak dituen rock gitarrero dotorearen maisuak zuzeneko itzelak egiten ditu.

Punkaren aurretik sortua, indarrez biziraun eta punk-rocka lurperatuta, sasoitsu jarraitzen du. 2018an kantu berriz osatutako 'A big beatiful noise' diskoa argitaratu zuen taldeak eta aurten zuzeneko 'This is war', taldeak agertoki gainean eskaini ahal duena erakusten duen zuzenekoa.

Arloa: