Bergarako Udala-k Og, 2019-09-05 15:53-n bidalia
Gabiriako tunelaren lanak burutzeko material horniketa arazo guztiak konpondu dira. Hortaz, obra guztia jarraian egingo da eta asteburuan ere itxita egongo da tunela, gerora pasoaren etenik egin behar ez izateko. Udalak ahalegin guztiak egingo ditu San Martin jaien aurretik tunelaren pasoa zabaltzeko.
Bestalde, astelehenean hasi ziren Arane auzoan dagoen bidegorriko tunela egonkortzeko lanak eta jada lanak bukatuta eta pasoa zabalik dago. Tunelaren barnealde guztia gunitatearekin estali da eta indargarriak jarri dira. Lanak Tesinsa enpresak egin ditu eta aurrekontua 29.193 eurokoa izan da (BEZ barne).
Arloa: