Ekainaren 27tik eta uztailaren 15era bitartean Bergaran Movistarreko 'La línea invisible' telesaila grabatuko da.

Honek trafikoan eragina izango du. Ondoren zehazten dizkizut egunak eta eraginak:

EKAINAK 27

San Pedro kalea goizeko 08:00etatik aurrera (3 ordu inguru) moztuta egongo da. Bolura joateko Ibargaraitik Infernokuaraino eta hortik gora joan beharko dira. Basartera joateko S. Martin plaza, eta Komeniotik gora joan beharko dira. Bidekurutzeta kalea zabalik egongo da.

Grabaketa Bidekurutzeta 15eko etxebizitzan egingo bada ere, momentu puntualetan (minutu 1 inguru) trafiko mozketak egongo dira.

EKAINAK 28

Grabaketa Bidekurutzeta 15eko etxebizitzan egingo bada ere, momentu puntualetan (minutu 1 inguru) trafiko mozketak egongo dira.

UZTAILAK 1

Grabaketa frontoi barruan. Fraiskozuriko aparkaleku batzuk produkzio kamioiak hartzeko erreserbatuko dira.

UZTAILAREN 2TIK 5ERA ETA 8TIK 12RA

Grabaketa Bidekurutzeta 15eko etxebizitzan egingo bada ere, momentu puntualetan (minutu 1 inguru) trafiko mozketak egongo dira.

UZTAILAK 15

San Pedro kalea egun osoa (08:00etatik aurrera) trafikoari moztuta egongo da. Bolura joateko Ibargaraitik Infernokuaraino eta hortik gora joan beharko dira. Basartera joateko S. Martin plaza, eta Komeniotik gora joan beharko dira. Bidekurutzeta kalea zabalik egongo da.

Grabaketa Bidekurutzeta 15eko etxebizitzan egingo bada ere, momentu puntualetan (minutu 1 inguru) trafiko mozketak egongo dira.