Ostiralean, maiatzak 24, Mice eta Birkit taldeek kontzertua egingo dute Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera 8 euro izango da.

Birkit Alonsok Bilboko gasteiztar moduan aurkezten du bere burua. Eorann (pop--noise-rock) eta Red Carmine (shoegaze-rock) taldeen sortzaile izan zen, baina orain azken urteotan egindako kantak zuzeneko elektrikoan interpretatzen ditu bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Bere kantutegian indie folk-rocka eta euskal kantagintza uztartzen ditu.

Mice Miren Narbaiza Eibarko musikari eskarmentudunaren proiektu berria da. Luzaroan Napoka Iria taldean aritu bazen ere, gerora beste bide batzuk zabaldu zituen (Perlak, Joseba B. Lenoir, Dual Split...), baina Mice bere proiektu pertsonalena da. Joseba Baleztena gitarra jotzaile maisuarekin eta Perlak taldeko Ilargi Agirrerekin batera, lantzen dituzte pasarte oso melodikoak, gitarreroak, distortsio handikoak... beti ere Narbaizaren ahots bereizgarriak gidatuta.

Arloa: