Bergarako Udala-k Az, 2019-03-20 10:41-n bidalia
Martxoak 22, ostirala, Maite Larbururen kontzertua izango da Seminarixoan, 22:00etan. Sarrera: 8 euro.
Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jotzaile klasiko nomada ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari gisa egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako 'Strange Fruit' ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: 'Hezurren azpian'.
Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasiko zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa... ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren klarinete baxuak eta perkusioek lagunduko dute. Aida Torres eta Beñat Iturrioz ere perkusioekin arituko dira.