Bergarako Udala-k Az, 2019-02-27 14:33-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2019ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2019ko martxoaren 1etik 2019ko maiatzaren 24ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2019ko maiatzaren 24an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 15:30etara, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere bai, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.