Bergarako Udala-k Az, 2018-12-26 14:45-n bidalia
Ostegunean, abenduak 27, Marie de Jongh taldeak 'Kibubu' ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan, 17:00etan.
Xebasek eta Cocok bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Baina ilusioa gainezka badute ere, oraindik ez dute esperotako arrakasta lortu.
Halako batean Xebasek egiazko gorila bat, hezur-haragikoa, erostea erabakiko du. Sinistuta dago gorila mendean hartu eta trukoak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko duela. Baina gorila ez da izango egunean joanean gehien ikasiko duena; izan ere, Xebasek eta Cocok inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia ikasiko dute.
Arloa: