Gaur, asteazkena, 'Lau' kontakizun musikatua izango da Seminarixoan, 17:00etan.

3 eta 8 urte bitarteko umeentzat kontakizun musikatua Vivaldiren 'Lau urtaroak'-en oinarrituta. Musikak natura iradokitzen digu: geografia, klima, usainak, zaratak... Eta gorputza egoera bakoitzari lotuta dagokion emozio eta gertaerei egokituz adierazten da, abentura eta gertakari ezberdinetan murgilduz.

Jantzi eta objektuen bitartez, eraldaketa harrigarriak lortzen ditugu, irudimenarekin jolastuz. Txikitxoen arreta lapurtuko duen sorkuntza bitxi eta dibertigarria, beraien zentzumenak piztu eta etengabe erne mantenduko dituena partaidetza aktiboa bultzatuz.

Arloa: