Igandean, urriak 14, familia guztiari zuzendutako 'Kaput' ikuskizuna eskainiko du Ganso&Cía konpainiak Seminarixoan, 12:00etan. Sarrera 4 euro izango da.

Ikuskizun honek bi zororen eta auto baten ihesaldi geldia kontatzen du; bi bidelagun hauei babesa emango diegu apur baten, babesa, lasaitasuna eta itxaropena.

'Kaput' ikuskizunak barrearen eta baikortasunaren bitartez gerren drama unibertsala eta horien zeharkako eraginak ekartzen ditu gogora.

Hala, 'Kaput' komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da nolabait esanda; dibertitzeko eta publiko mota guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

Urriko datozen egunetan honako beste ikuskizunak izango dira Seminarixoan:

-Urriak 16, asteartea. Oroimenak antzerki taldearen 'Madonna' ikuskizuna, 17:00etan. San Joxepe elkartearen Aste Kulturalaren barruan dago eta sarrera libre izango da.

-Urriak 17, asteazkena. San Joxepe Jubilatuen elkarteko Abesbatzak eta Aretxabaletako Jubilatuen Abesbatzak kontzertua egingo dute 19:30ean. Honako emanaldia ere San Joxepe elkartearen Aste Kulturalaren barruan dago eta sarrera libre izango da.

-Urriak 26, ostirala, 'Boris & Ingrid' ikuskizuna Ingalaterrako 2Theater konpainiaren eskutik, 20:00etan. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XIV. Mostra.

-Urriak 27, larunbata, Onírica Mecánica taldearen 'Alicia y las ciudades invisibles' ikuskizuna, 20:00etan. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XIV. Mostra.

-Urriak 28, igandea. Ekidazu Abesbatzaren kontzertua, 12:30ean. Sarrera libre izango da.

kartela_urria_4ekintza.pdf

Arloa: