Bergarako Udala-k Og, 2018-09-13 14:04-n bidalia
Bergarako Udalak herritarrentzako 3 diru-laguntza mota ematen ditu euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko:
1. Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo (beste euskaltegi baten edo barnetegi baten) euskara ikasten duten bergararrentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).
2. Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.
3. UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.
2017-2018 ikasturtean edota 2018ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2018ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.
Informazio gehiago: § Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 77 91 66 edo e-postaz: euskara@bergara.eus
§ Eta Bergarako Udalaren webgunean: http://www.bergara.eus/node/1779