Etzi, igandea, Suakai soka laukoteak kontzertua egingo du Seminarixoan (aurretik Arrizuriaga parkean iragarri zen, baina eguraldiagatik aldatu da kokalekua) 19:00etan. Sarrera libre izango da, aforoa bete arte.

Suakai musika talde ezaguna da, formato desberdinak eskaintzen dituena. Kasu honetan Suakai soka laukoteak 'A lo clásico' ikuskizuna eskainiko du.

Musika klasikoaren barruan erreferente diren Mozart-en klasizismoa eta Dvorak-en erromantizismoa izango dituzte oinarri, eta Suakai-k berezkoa duen moduan bi biolin eta biola zein violoncello banarekin emanaldia dibertigarria, entzungarria eta zentzu batean apurtzailea bilakatuko dute, publiko guztiarentzako aproposa.

Arloa: