Ikasturte hasierarekin batera dagoeneko herrian klasiko bihurtu den ekimen bat dator. ‘Iraila Kulturala’ ekimenaren bitartez, Bergaran dagoen kultura elkarte altxorrari erakusbidea ematen zaio hiru modutan:

-Hilabeteko programan agendaz gain, elkarte horien gaineko informazio zabala batzen da.

-Ekimen honen bitartez kanpoko eta bertako musika proposamenak kalera ateratzen dira.

-Hilabeteko azken asteburuan ‘Kultura Kalera’ izenpean herriko elkarteek egiten duten lana erakutsiz San Martin Agirre plaza tailer erraldoi bihurtzen dute.

Ikasturte hasiera sasoi ona da asmo berriak martxan jartzeko eta informazioa falta ez dadin kultura elkarteen gidatxoa osatu du Udalak.

Aurtengo ‘Musika Kalean’ eskaintzari dagokionez bost emanaldi izango dira: Bergarako Musika Bandaren kontzertu berezia eta Bergarako Txistulari Bandaren kalejira San Martinetan. Horren aurretik, asteburu honetan, Oñatiko Ganbara abesbatzak kontzertua egingo du; eta Soakai taldearen soka kontzertua ere izango da. Hari horretatik tiraka, Soakai elektriko taldea abuztuan izan da herrian eta oso harrera ona izan du.

Horrez gain, hilaren 23an Tamar Quartet eta El Tangoren emanaldia izango da. Eta 30ean Tatiana Dadidova sopranoak eta Viktoria Gavriltxenko pianistak kontzertua egingo dute.

Hilabeteko ginda gisa, azken asteburuan, ‘Kultura Kalera’ izenpean herriko 9 elkartek egiten dutena erakutsi eta herritarrei probatzeko aukera emango diete tailerren bitartez.

Badakizue, gozatu herrian dauzkagun kultura ekimenez!

Arloa: