Larunbat honetan, maiatzak 12, 'El fin de las cosas' ikuskizuna izango da Seminarixoan, 19:00etan, Eva Guerrero konpainiaren eskutik.

'El fin de las cosas' zuzeneko musikarekin landutako dantza garaikide ikuskizuna da. Gure harremantzeko moduen eta hartzen ditugun erabakien gaineko hausnarketa da.

Guztia hankaz gora jarri arren aurrera egitea erabakitzen duzun une horretaz mintzo zaigu; erritmoa galtzen duzun une hori. Inertzia eta burugogorkeria, isiltzen dugun eta egiten dugunaren arteko muga preziso horretan. Sarrerak eskuragarri daude gaur, osteguna, Seminarixoko txarteldegian, 18:00etatik 20:00etara, edo www.ticket.kutxabank.es plataformaren bitartez.

Arloa: