'Voces de Cine' ikuskizunak musika klasikoa jazz-arekin ezkontzen du. Hala, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Iñaki Salvador piano jotzaileak XX. mendean telebistaren bitartez oso ezagunak egin ziren Mancini, Morricone, Rodgers eta bestelako konpositoreen piezak interpretatuko dituzte; honako filmetakoak hain zuzen ere; 'El mago de Oz', 'Con faldas y a lo loco', 'Desayuno con diamantes', 'Chicago', 'Dumbo', 'Sonrisas y lagrimas', 'Tacones lejanos' eta beste.

Sarrerak ohiko moduan ticket.kutxabank.es plataforman, zein Seminarixoko txarteldegian ostegunetan 18:00etatik 20:00etara eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Arloa: