Aurten ere Udalak Bergara Hiria Argazki Lehiaketa antolatu du, aurtengoa jada XXXIV.a.

Gaia librea da eta modalitateak izango dira bi: zuri-beltzekoa eta koloretakoa.

Pertsona bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, beti ere 40x50 zentimetroko kartulinan aurkeztuta.

Argazkiak Udaletxeko Kultura Zerbitzura eraman beharko dira edo posta zertifikatuz bidali honako helbidera: Bergarako Udala / Kultura / Argazki Lehiaketa / 20.570 Bergara.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da. Horren ostean, erabakia maiatzaren 11n emango da jakitera.

Honako sariak banatuko dira: lehen saria, 210 euro eta trofeoa; bigarren saria, 180 euro eta trofeoa; hirugarren sarria, 150 euro eta trofeoa; eta herriko onena, 120 euro eta trofeoa.

Aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo da Aroztegin maiatzaren 18 eta ekainaren 3ra bitartean.

Arloa: