Bergarako Udala-k Ar, 2018-03-20 16:12-n bidalia
Euskara batere ez dakitenendako eta atzerritik etorri eta oinarrizkoa ikasi nahi dutenendako eskaintza berezia egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean.
Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:
-60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
-16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
-Astean 3 egunetan banatuta. Orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.
Oharra: Eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango zaie interesa agertu duten guztiei.
-Izena emateko epea: martxoaren 27ra arte.
-Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53
-Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izaten badu.
Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!