Bergarako Udala-k Og, 2018-03-15 10:40-n bidalia
Udaleko Prebentzio Sailak "Ez' esaten jakitea 'Ez' esan nahi dugunean" hitzaldia antolatu du martxoaren 27rako, Irizar jauregiko 3. solairuan 18:00etan. Orientazio psikologikoaren zerbitzua eskaintzen duen Etxadi elkarteak emango du hitzaldia, eta euskaraz izango da.
Hitzaldiaren helburua da gazteei laguntzea libre izaten askatasunaren aurka artikulatzen diren kanpoko presioetatik liberatuta; hau da, egoera desberdinen aurrean gure buruari 'ez' esateko libre izatea.
Interesatuek lehenbailehen eman beharko dute izena 943 779126 telefono zenbakian edo ongizatea@bergara.eus e-posta helbidean.
Arloa: