Asteazkenean, martxoak 14, 18:30ean, Udaletxeko pleno aretoan Bergarako Udaleko euskararen Plan estrategikorako bigarren bilera egingo da.

Udaleko Euskararen Plan Estrategikoa 4 urtean behin berritzen da. Hortaz, orain diseinatzen denak 2018-2022 iraupena izango du.

Plan estrategikoa adosteko lehenengo bilera duela bi aste egin zen; Bergarako errealitate sozio-linguistikoaz aritzeaz gain, plan estrategikoak jaso beharreko puntu nagusiak adostu ziren.

Asteazkenean egingo den batzarrean, aldiz, Plan Estrategikoak izango dituen ardatz nagusien inguruko proposamenak jaso nahi ditu Udalak.

Bilera honetara, gaiarekiko interesa eta kezka duten herritar guztiak gonbidatuta daude.

Atxikituta aurreko bileran jasotakoa eta bigarren bilera honetan landuko dena: euskararen_plan_estrategikoa_bigarren_saiorako_materialak.pdf

Arloa: