'Artxipielagoa' ikuskizuna apirilaren 21ean izango da Udal Pilotalekuan; sarrerak 8 eurotan salduko dira eta ostegun honetan, martxoak 8, jarriko dira salgai ticket.kutxabank.es eta Seminarixoko txarteldegian. 'Artxipielagoa' diziplina arteko ikuskizun musikala da, euskal kantagintzari gorazarre egiten diona.

Parte-hartzaileen artean puntako artistak: Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramirez txelo eta eskusoinu jotzailea, Garikoitz Mendizabal txistularia, German Ormazabal piano jotzailea eta Belen Ibarrola artista, beste.

Gainera, Bergarako ikuskizunean batuko zaizkie Bergarako Musika Eskolako Dantza taldeko 13 gazte, arin-arin bat agertokian interpretatuz; eta Edu Muruamendiaraz herrikideak ere parte hartuko du.

Ikuskizuna Euskal Herriko XIX. mendeko kantuekin abiatuko da eta, sorpresa askorekin, gure historiako azken 40 urteotako kantuak errepasatzera pasako da publikoaren laguntzarekin.

Andoni Egañak azaldu du Euskal Herrian sormen arlo desberdinetako irla asko daudela, eta irla izaten jarraitu arren batzuk besteekin elkartu eta artxipielagoa osatzeko ahalegina egin dutela, emaitza oso berezia lortuz.

Arloa: