Bergarako Udala-k Az, 2018-02-14 11:01-n bidalia
Hiru diru-laguntza mota eskuratu daitezke:
1. Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).
2. Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza
3. UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.
2017-2018 ikasturtean eta 2018ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2018ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.
Informazio gehiago behar izanez gero, jo Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura: 943 77 91 66 edo e-postaz: euskara@bergara.eus
Horrez gain, diru-laguntzen zehaztasunak Udaleko webgunea kontsultatu ditzakezue.