Bergarako Udala-k Al, 2017-12-11 18:12-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatu eta Merkatu-txikia tasen 2017ko laugarren hiruhileko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea: 2017ko abenduaren 15etik 2018ko otsailaren 15era.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko otsailaren 15ean. Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etik 13:30era, eta ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan nahiz ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.