Bergarako Udala-k Al, 2017-10-30 09:46-n bidalia
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat on line ikastaroa antolatu dute.
Bi programa bereiztuko dira: bata, 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat; eta, bestea, 2-6 urte bitartekoak dituzten gurasoentzat.
Talde bakoitza mugatua izango da, gehienez 20 kidekoa. 2017ko azaroaren 6tik 2018ko urtarrilaren 30era izango da. Ordubeteko bi saio aurrez-aurrekoak izango dira: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran. Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da; eta doan da.
Ikastaroa Etxadi taldeko psikologia profesionalek emango dute eta honako edukiak landuko dituzte: Familia bizitzaren eraketa; Garapen psikologikoaren ezagutza; Garapen psikologikoaren estimulazioa; Hazkuntza klabeak (elikadura eta loaren ohitura, hozkadak, hezkuntza zentrora egokitzapena, esfinterren kontrola, zeloak, beldurrak, portaera arazoak...).
Izena emateko azken eguna azaroak 2 izango da eta bi bide erabili ahal dira horretarako: 943 779126 telefono zenbakira deituta edo ongizatea@bergara.eus e-posta helbidera idatzita.