Bergarako Udala-k Ar, 2017-09-26 16:55-n bidalia
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean.
Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:
-60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
-16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
-Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
-Egunak eta orduak aukeran laga dira oraingoz; hortaz, interesatuek zein komeni zaien adierazi beharko dute eskaria egiteko orrian. Oharra: Eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango zaie interesa agertu duten guztiei.
-Izena emateko epea: urriaren 6ra arte.
-Ikastaroaren hasiera: urriaren 16an.
-Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez %85eko asistentzia izaten badu.
-Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53
Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!