Bergarako Udaleko Kultura Zerbitzuak ‘Kultura kalera Bergaran’ programaren edizio berri bat antolatu du. Duela hainbat urte Udalak apustua egin zuen herriko taldeen lana ikustarazteko. Horri, gainera, iaz batu zion musika klasikoaren alorreko eskaintzak herriko gune desberdinetara ekartzeko nahia. Horren guztiaren emaitz gisa, iraila osoan zehar musika emanaldi dotoreak izango dira udalerriko gune desberdinetan, doan.

Kanpoko proposamenak

Kanpotik datozen proposamenei dagokionez, irailaren 10ean Ganbara Abesbatzak kontzertua eskainiko du Mariaren Lagundia elizan; irailaren 17an Kamerata Oiassok emanaldia egingo du eliza berean; irailaren 22an Ane Artechek arpa eta txalaparta kontzertua egingo du Errekalde parkean; eta, azkenik, irailaren 29an Duphonik Bikoteak piano eta bonbardino emanaldia egingo du Arrizuriaga parkean. Guztiak puntakoak eta benetan gozatzeko modukoak.

Herriko altxorrei balioa eman

Urtez urte herrian daueden artista altxorrei ere tartea eman nahi izaten die Udalak. Hala, aurten ere saihestu ezin diren bi hitzordu daude: bata, igande honetan, irailak 3: Bergarako Txistulariek kalejira egingo dute Osintxun. Eta, bestea, Bergarako Musika Bandak irailaren 16an San Martin plazan egingo duen kontzertua.

Azken asteburuan, herritarrak protagonista

Eta programa honi bukaera dotorea eman eta herriko elkarteei merezi duten ikusgarritasuna emateko asteburu berezi bat antolatu dugu: Irailaren 30ean, kontzertu erraldoia egingo dute Aritzeta abesbatzak, Bergarako Musika Eskolako abesbatzak, Bergarako Orfeoiak, Gabero Orfeoi Gazteak, Sutargik eta San Joxepek. Kontzertu hau San Martin plazan izango da (eguraldi txarra balego, Santa Marinan).

Eta urriaren 1ean, tailerrak izango dira San Martin plazan (euriarekin Udal pilotalekuan) hauen eskutik: Taila elkartea, Zeramika elkartea, Bolillos taldea, BET Erraldoi konpartsa, Arizondo Argazki elkartea, Jardun Euskara elkartea, BEART, Musika Eskola eta Ehungintza tailerra. Era berean, Alai taldeak kantuz girotuko ditu tailerrak.

Egitarau osoa

-Irailak 3, igandea. 10:30. Bergarako Txistularien kalejira Osintxun.

-Irailak 10, igandea 19:00 Ganbara Abesbatzaren kontzertua Mariaren Lagundia elizan.

-Irailak 16, larunbata 12:30 Bergarako Musika Bandaren kontzertua San Martin plazan..

-Irailak 17, igandea 19:00 Kamerata Oiassoren kontzertua Mariaren Lagundia elizan.

-Irailak 22, ostirala 19:00 Ane Artecheren arpa eta txalaparta kontzertua Errekalde parkean..

-Irailak 29, ostirala 19:00 Duphonik bikotearen piano eta bonbardino kontzertua Arrizuriaga parkean..

-Irailak 30, larunbata 19:00 Herriko taldeen kontzertu erraldoia San Martin plazan.

-Urriak 1, igandea 12:00 Herriko taldeen tailerrak San Martin plazan.

Arloa: