Lurraren jabetzak lurralde ereduan eta biodibertsitatearen kontserbazioan duen garrantziaz jabeturik eta elikadura burujabetzak dakartzan erronkei aurre egiteko, Bergarako Udalak, lurrak interes publikoaren zerbitzuan jarri behar direla sinesten du. Helburu horren bidean herri-lurrak funtsezkoak dira lurraldearen kudeaketa jasangarri bat eta beste lur zaintza eredu bat sustatzeko, besteak beste lurzoruaren erabilera jasangarria, biodibertsitatearen babesa eta hobekuntza, zein basogintza eredu jasangarri bat lortzeko. Herri-lurren funtzio horiek aintzat harturik, lurzoru ez urbanizagarriko lursailen erosketa publikoa funtsezko tresna da aipatu helburu horiek lortzeko bidean.
Testuinguru honetan Bergarako Udalak 2023ko aurrekontuari egotzita lurzoru ez urbanizagarrian lursailak erosteko deialdi irekia egitea erabaki du, 2021ean hasitako lur ez urbanizagarrien erosketa programari jarraipena eman eta herri-lurrak bereganatzen joateko helburuarekin. 2023ko lur erosketa deialdi honetan udalerri mailan garrantzi berezia duten eremuetan biodibertsitatea zaindu eta areagotzeko helburuari eustez gain, lurzoru emankorrak zaindu eta babestu nahi dira etorkizunean hauen erabilera elikagaien ekoizpenera bideratzeko aukerak zabalduz. Bide horretan, bi erosketa lerro aurreikusten ditu deialdi honek:
- Biodibertsitatea zaindu eta areagotzeko ekimenak sustatzeko lursailen erosketa-lerroa.
- Lurzoru emankorrak zaindu eta babesteko eta hauen erabilera elikagaien ekoizpenera bideratzeko lursailen erosketa-lerroa.
Jarraian, deialdia arautzeko Plegu teknikoa eta Plegu Administratiboa daude. Halaber, aurkeztu beharreko eranskinak ere jasotzen dira.
Epea: bi hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (azken eguna: 2024ko urtarrilaren 22a)
Zalantzarik izanez gero, harremanetarako kontaktua ingurumen teknikaria da: ingurumena@bergara.eus
Eranskina | Tamaina |
---|---|
2023/11/09_I.Eranskina. Eskaintza ekonomikoa | 195.84 KB |
2023/11/09_II.Eranskina. Zinpeko aitorpena | 99.04 KB |
2023/11/09_III.Eranskina. Lursailen Informazioa | 147.12 KB |
2023/11/09_IV.Eranskina. Ordezkaritza | 94.62 KB |
2023/11/22_Deialdia. | 101.66 KB |
2023/11/22_Plegu Administratiboa elebitan. | 1.25 MB |
2023/11/22_Plegu Teknikoa elebitan. | 2.21 MB |
2024/01/23_Kontratazio Mahaiko Deialdia_A Gutunazala | 493.69 KB |
20240606_Kontratazio Mahaiko Deialdia_Balorazio txostena | 97.79 KB |
20240913_Kontratazio Mahaiko Akta_Balorazio txostena Onartzea | 165.83 KB |