2026ko Pentekoste Jaietako kartel lehiaketan herritarren bozkak presentzia handia izan du, guztira 356 bozka jaso dira.

Herritarren bozka gehien jaso duen kartela "Bergara Alai" izan da. Baina herritaren bozka eta batzordekieena guztira batuta “BERGARA GARA” kartela izan da irabazlea.

Epaimahaia apirilaren 29an bildu zen eta bertan parte hartu zuten epaimahaikideak ondorengoak izan ziren: 

  • Iñaki Larrañaga: Komunikazioa eta diseinuan aditua
  • Yeni Garcia: Udaleko Berdintasun teknikaria
  • Aranzatzu Loidi: Udaleko Prebentzio Teknikaria
  • Maite Usabiaga: Kultura saileko ordezkaria
  • Alex Molano: Arizondo argazkigintza elkartea
  • Unai Azkarate: BEART elkartea
  • Jai batzordearen bozka batzordea osorik bildu eta gero jaso zen.

 

Epaimahaikideen bozka jaso eta gero, bozka gehien jaso zuen kartela ondorengoa izan da: 

BERGARA GARA: Maddi Martin Olaskoaga