Holter familiaren madarikazioa Ihes jokoa
Anthony eta Josephine desagertu dira eta bere ama oso atsekabetuta dago. Lagunduko diozu bere semeak aurkitzen? Murgildu zaitez sorpresaz beteriko istorio beldurgarri honetan.....
Ausartzen zara ala beldurrak jota zaude?
- DATA: maiatzaren 23an eta 24an
- ORDUA: 16:30 – 20:00 (30 minutuko saioak)
- NON: seminarixoan
- ADINA: 9-14 urte bitartekoak
- SAIOAK: 16:30 // 17:15 // 18:00 // 18:45 // 19:30
- SAIO BAKOITZEAN: 10 pertsona
- IZENA EMATEKO EPEA: maiatzaren 4tik 17ra arte.
Izena eman:
Garrantzitsua: Saio bakoitzean gehienez 10 plaza daude.
PLAZA MUGATUAK (onarpena izena emandako ordenaren arabera izango da)
Ezin baduzu saio batean izena eman, plazak agortuta daudelako da. Saiatu beste saio batekin.
Pertsona bakoitza saio bakar batean apuntatu ahal izango da. Behin baino gehiagotan apuntatuz gero, izena eman duen lehena hartuko da kontuan.

