Benito Lertxundiren kontzertua

Maiatzaren 4an izango da BErgarako Udal pilotalekuan. Sarrerak Bergarako kultura etxean ere eskuratu ahalko dira.

Benito Lertxundi Orioko euskal kantariak kontzertua eskainiko du Bergarako Udal pilotalekuan maiatzaren 4an. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

"Oroimenaren oraina" diskoko kantak eskainiko ditu Lertxundik.

Kontzerturako sarrerak Bergarako kultura etxean ere eskura daitezke, 20€an.


Autoenplegua sustatzeko eta ekintzaileentzako eta enpresa txikientzako saioak eta tailerrak antolatuko ditu Mankomunitateak

Izena emateko azken eguna apirilaren 26a izango da; ekintzaile eta enpresa txikientzako saioetan berriz maiatzaren 31 arte eman daiteke izena. Informazio gehiagorako edo izena emateko, Mankomunitatera jo behar da 943 79 30 90ra deituta edo rgarcia@debagoiena.net rgarcia@debagoiena.net helbidera idatzita.

Gurasoentzako hitzaldia: “Familia y comunicación en la preadolescencia”

Kultur Etxean izango da, apirilaren 17an, arratsaldeko 6:00etan.

Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak "Familia y comunicación en la preadolescencia" hitzaladia antolatu du Etxadiko kideen eskutik.

Hitzaldia Kultur Etxean izango da, apirilaren 17an, arratsaldeko 6:00etan eta logistika gaiak direla eta apirilaren 16a baino lehen izena-emateko gomedioa luzatu dute prebentzio sailetik. Horretarako, telefono honetara dei dezakete interesdunek: 943.779.126

Etxadiri buruz

Herritarren Segurtasunaz Twitter bitartez jasotako komentario bati erantzuna

Duela gutxi herritar batek Bergarako gazteen lokal pribatuetan lapurreta ugari egiten ari direla eta herritarrak egoera honen aurrean beldurtuta daudela adierazi du Bergarako Udalaren Twitter profilarekin kontaktuan jarrita, baita egoera honen aurrean justiziak ez duela neurri egokirik hartzen ere. Adierazpenok kontuan hartuta, eta tartean dagoen gaia larria dela ikusita, Bergarako Udaltzaingoak zenbait kudeaketa burutu ditu gaia hobeto ezagutzeko eta hainbat gomendio ere plazaratu ditu

Orriak