Koldo Eleizalde literatur lehiaketako saridunak

Sari-emate ekitaldia maiatzaren 25ean izango da, Bergarako Udal pilotalekuan eguerdiko 12:00etan. Aurtengoan 420 lan jaso dira, iaz baino gutxiago, hala ere, nabarmentzekoa da gora egin duela helduen parte hartzeak.

Urtero bezala, 2013n ere Koldo Eleizalde literatur lehiaketa deitu zuen Bergarako Udalak urte honen hasieran.

Aurtengoan, guztira, 420 jaso dira kategoriaka honela banatu direnak:

Ate irekiak ludotekan

Maiatzaren 24tik ekainaren 21era, astearte eta ostiraletan, Bergarako ludotekak ate irekiak egingo ditu.

Bisitatu nahi duen edonor joan ahal izango da ludotekara eta ez da beharrezkoa izango izena aurrez ematea.

Ekintzak ludotekan bertan eta kalean egingo dituzte.


Kiroletako uda kanpainan izena emateko epea irekita

Guztira, ia 40 jarduera/ordu eskainiko dira. Ekainaren 11arte dago irekita izena emateko epea.

Bergarako Udal Kirol zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina guztira ia 40 jarduera/ordu eskainiko direlarik. Zozketak egin dira dagoeneko (250 plaza bete dira) eta orain plaza libreak betetzeko epea dago irekita ekainaren 11ra arte. Plazak hurrenez hurren eta etorri ahala beteko dira.

Jarduerak

Jarduerak adin eta interes guztietara moldatzen dira.

Kutxazain Automatikoak tasaren kobrantza iragarkia

Kutxazain Automatikoak tasaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.

Epea

Epea

2013ko maiatzaren 16tik 2013ko uztailaren 16ra.

Lekuak eta medioak

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko uztailaren 16an.

BIdeoa: Mendekotasuna duten pertsonekin laguntza teknikoak nola erabili

Mendekotasuna duten pertsonekin laguntza teknikoak nola erabili erakusteko ikastaroa egin zen 2013ko apirilean Bergaran, bereziki, adineko pertsonen zaintzaileei zuzenduta.

Bergarako Udaleko Ongizate Zerbitzuek antolatu zuen ikastaroa "Sendian" programaren baitan, eta "Icavic"-eko Ainara Agirre izan zen irakasle. Goienak egindako erreportaje honetan ikastaroan landutako hainbat alderdi daude ikusgai.


Orriak