Herria garbi mantentzeko ardura guztiona dena kontzientziatzeko asmoz “Garbiena zikintzen ez duena!” lema duen kanpaina jarri du abian jarri du Bergarako Udalak.

Udaletik garbitasun arazoak sortzen diren hainbat gune identifikatu dira: goxoki denden inguruak, taberna inguruak, parkeak, paretak, autobus geltokiak eta beste hainbat.

Gune hauekin zerikusia duten jardunetako arduradunekin hainbat bilera egin dira, esaterako eskolekin, tabernariekin, gozoki dendetako arduradunekin… Beraiekin arazoa konpartitzeaz gain euron proposamenak entzun dituzte udal ordezkariek. Horien arabera hainbat ekintza diseinatu dira kanpaian irauten duen bitartean eta geroago ere martxan jartzeko.

Besteak beste, herriari garbiketa orokor bat emango zaio datozen bi asteetan zehar (datorren astelehenetik, irailaren 29tik, urriaren 10a bitartean), izan ere, brigada osoa herriko hainbat guneren garbitasuna egitera dedikatuko da, beti ere, ezinbestean burutu beharreko lanak alboratu gabe. Brigadako gremio guztiak, elektrikari, ur tekniko, igeltsero, lorazain eta garbitzaileek, zonaldeka hartuko dute garbitasunaren ardura.

Horrezaz gain, garbiketa hamabostaldia bukatu ondoren, herritarrak, norbanako zein  talde moduan, beraien mezu edo kartelak jartzeko aukera izan dezaten hainbat panel jarriko dira. Panel horiez gain besteren batzuk behar izango balira, berauek kokatzeko proposamenak egiteko deia luzatzen da udal arduradunen aldetik.

Txakur jabeei ere kanpainaren lemarekin bat egiteko gonbitea egingo zaie. Txiparen bitartez beraien txakurra erregistratuta duten txakur jabeek udaletik bidalitako gutun bat jasoko dute kanpainaren berri ematen eta beraien kolaborazioa eskatzen. Animalien hondakinak sortzen dituzten arazoen gaiari buruz hitz egiteko eta soluzio bideak aztertzeko albaitariekin  bildu dira udal ordezkariak, albaitarien iritziak jasotzeaz gain, animalien  jabeen iritzia jasotzeko beraien kliniketan iradokizunak biltzeko aukera eskaini da.

 

Guztion artean herria txukunago eta garbiago izan dezakegun konbentzimendua sustatu nahi da Udalaren aldetik.