Pepi Lasaren balkoia, Bergarako ederrena

Asteazkeneko Oxirondo azokako baserritarren azokan  Leiho eta balkoiak lorez apaintzeko lehiaketako sari banaketa gauzatu zen.
 
Pepi Lasa izan da irabazlea, argazkian, bere balkoiko argazkiarekin ageri da, Arianne Kareaga zinegotziak eman zion saria, 400 euroko erosketa bonoa.
 
Bigarren saria, 200€-ko erosketa bonoa, Josefina Gonzalezi egokitu zaio.
 

Bergarako Udalak herria zaindu eta garbi mantentzearen inguruko gogoeta bultzatu nahi du: “Garbiena… zikintzen ez duena!”

Zikinkeria ohiko arazoa eta kexa iturria izaten da Bergarako herritarren artean. Animalien gorotzak direla, lurrera botatako objektu eta hondakinak direla… bergararren elkarbizitzan eragiten duen  alorra da.
 
Zikinkeriak, gainera, gure herriaren paisaiari ere eragiten dio, inguru garbi eta atsegin batez herritar guztiok gozatzeko daukagun eskubidea urratuta.  

“Garbiena… zikintzen ez duena!” 

Hileko Lehen Eguazteneko azoka uztailaren 2an

Uztailaren 2an "hileko lehen eguazteneko azoka" egingo da Oxirondon (18.00etatik 21.00etara). Bertan tokiko baserritar eta bestelako ekoizleen produktuez gain xaboiak egiteko erakustaldia izango da, baita haurrentzako antzerkia ere.

Gainera, Bergarako "Leihoak eta Balkoiak lorez apaintzeko" lehiaketaren sari banaketa ere egingo da. 

Orriak