Bergara mailako haur, guraso eta hezitzaile taldea sortzeko gonbita
ogarro-k Or, 2014-06-27 08:40-n bidalia
Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan gure herriko aisialdi ereduari buruzko gogoeta bultzatu da, Oxirondon kokatuko den haur eta familientzako aisialdi gunearen kudeaketa dela eta.
Beste aisialdi eredu bat lantzeko asmoz, Azoka Bergaratzen baitako lan-taldeak "haur, guraso eta hezitzaileen talde bat" sortzeko lehen pausoa emango du uztailaren 1ean.
Debagoieneko komertzioetan erosteko bonuen kanpaina irailaren 30era luzatuko da
ogarro-k Az, 2014-06-25 11:51-n bidalia
- Saltokiak kanpainara atxikitzeko azken eguna: irailaren 30a.
- Bonuak erosteko azken eguna: irailaren 30a edo bonuak agortu arte.
- Bonuak erabiltzeko epea: Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.
San Martzialetako egitaraua (mugikorrerako jaisteko)
ogarro-k Ar, 2014-06-24 11:47-n bidalia
Igandean hasita San Martzialak ospatuko ditugu Bergaran, gure herrian oso kuttunak diren jaiak eta inguru ederrean giro paregabeaz gozatzeko aukera ematen digutenak egitarau osoa ikus dezakezu azpiko irudian, baita eskuorri honetan ere.
GAZTELEKUKO UDAKO IRTEERAK PREST!
nnarbaiza-k Al, 2014-06-23 09:39-n bidalia
Elosuko Otaba jaietako egitaraua
ogarro-k Az, 2014-06-18 14:22-n bidalia
Larunbatean hasi eta astelehenean bukatuko dira Elosuko Otaba jaiak. hona hemen egitarau osoa.
Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2014ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak
ogarro-k Az, 2014-06-18 12:49-n bidalia
Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2014ko lehen hiruhileko erreziboak 2014ko ekainaren 18tik 2014ko abuztuaren 18ra bitartean ordaindu beharko dira. Hauek dira lekuak eta bitartekoak:
Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko abuztuaren 18an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
2014-15 ikasturterako Kirola alorrean izango diren berritasunen aurkezpen ekitaldia
ogarro-k Az, 2014-06-18 10:43-n bidalia
Bihar, hilak 19, arratsaldeko 6etan, Zabalotegi aretoan izango da aurkezpena. Bertan parte hartuko dute Aranzadi, Mariaren Lagundia eta San Martineko ordezkariek, Bergara kirol elkarte desberdinetako
ordezkariak eta Udaleko ordezkariak.
“Bergara Hiria XXX. argazki lehiaketa”ko argazki irabazleak
ogarro-k Ar, 2014-06-17 17:24-n bidalia
Eskualdeko 50 familiar parte hartu ahalko dute haurrentzako pardel berrerabilgarriak frogatzeko programan
ogarro-k Al, 2014-06-16 16:43-n bidalia
Debagoiena mankomunitatean eman daiteke izena ekainaren 18a arte 943 793598 telefonora deituta.
Egin erosketak Debagoienean! Hurbileko komertzioan erosteko erosketa bonuak
ogarro-k Og, 2014-06-12 16:28-n bidalia
Martxan dago “DEBAGOIENEKO EROSKETA BONUAK” kanpaina, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko egitasmoa. Debagoieneko herritarrek 25 euroko balioa duen bonua erosi ahal izango dute 20 euroren truke, kanpainara atxikituta dauden Debagoieneko hainbat dendetan erosketak egin ahal izateko.
BONUAK ESKURATZEKO
“DEBAGOIENEKO EROSKETA BONUAK” irailaren 30era arte eskuratu daitezke agortu bitartean ondorengo lekuetan: