Bergarako Udala-k Az, 2016-06-22 14:03-n bidalia
Hurrengo hilabeetan kultur egitarau zabala aizango da Bergaran. Urtero bezala, zinea aire librean, antzerkia, ikuskizunak, musika….denetarik izango da. Kultur diziplina anitz, adin guztietara zuzenduak; haur, gazte zein heldu. Maite Agirre Kultur zinegotziak agertu duenez, ohiko lekuak mantentzeaz gain, Bergarako leku gehienetan ekintzak egoteko egitaraua prestatu da: "Aurten, ordea, Udaletik esfortzu berezia egin dugu ekitaldiak herri guztira zabaldu eta ahalik eta herritar gehienena iristeko. Honela, Bergarako txoko eta auzoetan antolatu ditugu aurtengo kale ikuskizunak; Labegaraieta, Fraiskozuri edota Errotalden… Herritarrei dei egiten diegu beraz, Bergarak eskaintzen duen aukera guztiaz gozatzeko: izan ere, kultur ekintza hauez gain, bestelako eskaintza ere izango da; erakusketak, azokak, kanpoko igerilekua, Laboratorium-eko ekintzak, ikastaroak… badago zer egina Bergaran! Ondo pasa!".
Hona hemen Berumugako, zineko eta kale ikuskizunen egitaraua:
BERUMUGA
KALE IKUSKIZUNAK

ZINEA AIRE LIBREAN