Kanpotik etorritakoentzako 60 orduko euskara ikastarotxoa

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztioi eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

Bergarako Udalaren 2015eko egutegian publizitatea egiteko aukera

Bergarako Udalak 2015erako ere herritarren argazkiekin osatutako egutegia ateratzeko asmoa duela eta, bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei deia zabaltzen die.

Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan.

Erreka garbiketa auzolanean. Astelehenerako izena eman, mesedez.

 

Urriak 18an erreka garbitzeko auzolana antolatu dugu. Horretarako iaz bezala herritarron parte hartzea garrantzitsua da.

Aseguru kontuak direla eta ezinbestekoa da izen ematea. Horretarako hainbat bide dituzu: Udaltzainetan, Kultur Etxean edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak betez. Izena emateko azken eguna: Urriak 6.

errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatziz

edo formulario hau betez


Ba horixe! Herria/auzoa txukuntzeko prest bazaude eta urriak 18ko goiza libre badaukazu animatu!!! eta izena eman. 

Asmoaren berri zure inguruan zabaldu, faborez. Iaz asko elkartu ginen baina halere leku batzuetan motz geratu ginen... gero eta gehiago elkartu lan gutxiago, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara! Ikusi zela ibili ginen iaz honako bideo honetan: 

http://youtu.be/dyUivUqaVss.

<iframe width="420" height="315" src="//www.youtube.com/embed/dyUivUqaVss" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

 

Izan gaitezen eredu etorkizuneko gure herritarrentzat!

 

ERREKA GARBITZEKO BATZORDEA

 

Bihar eta hurrengo bi larunbatetan organo kontzertuak

Bihartik hasita, hiru larunbatetan, organo kontzertuak emango dira Santa Marina parrokian arratseko 20:00retan, urriaren 4an, 11an eta 18an.

Kontzertuak Organo Erromantikoaren XV Zikloaren barruan daude kokatuta,  Bergara, Azkoitian eta Loiolan ospatuko dira eta aurtengoa  Euskal Herriaren Adiskideen 250 urtemugan kokatzen da.

Programa-dossier  osoa ikus nahi izan ezkero, sakatu hemen

Larunbatean, kultura eragileen eskutik, Kultura Kalean

Aurten ere, Kultura Kalean eguna ospatuko da datorren larunbatean, urriaren lauan, herriko kultur taldeek bere lana kaleratuko duten eguna.  Taila, zeramika, pintura, fotografia, erraldoi, musika, dantza eta kantua izango ditugu San Martin plazan eta inguruan.

Hainbat ekintza egongo da egun guztian zehar, goizean eta arratsaldean,  batzuk norberak parte hartzekoak eta beste batzuk,  ikusi eta entzunez gozatzekoak.

MINAri buruzko tailerra pertsona nagusientzako

 

Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.

Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira,  arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin.  Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.

Orriak