Atzo aurkeztu zuten Pentekoste jaietako egitaraua udal ordezkariek

Maiatzaren 13an emango zaie hasiera 2016ko Pentekoste Jaiei Bergaran.  Egun handiak dira hauek herritarrentzat eta horientzat eginiko jaiak antolatu nahi izan ditu aurtengoan ere Udalak. Atzo aurkeztu zuten egitaraua udal ordezkariek.

Atzegiko kideek botako dute jaiei hasiera emateko txupina udaletxeko balkoitik. Pasa den otsailetik ireki zuten Atzegikoek lehen egoitza herrian eta, era horretan, beraiei ere ongietorria emateko aukera bikaina zela iruditu zitzaien udal ordezkariei.  

Haur eta nerabeentzako udako aisialdi eskaintza aurkeztu zuten atzo

 Atzokoan Bergarako Udalak udararako diseinatu duen eskaintza programa aurkeztu zuen. Aurten, lehen aldiz, haur eta nerabeentzako eskaintza guztia bateratu egin da eta, era horretan, herritarrek udako hilabeteetan izango dituzten aukera guztiak ezagutu ahal izango dituzte.

Eskuorria prestatu da eta datozen egunetan eskola guztietan banatuko da ikasleek etxeetara eramateko.

Oro har, eskaintza 4 multzotan banatzen da:

1. Kanpamentu teknologikoak

2. Bibliopiszina

3. Udaleku irekiak

4. Udako kirol ekintzak

 

Groenlotik etorritako Mariaren Lagundiako elkartrukeko ikasleei ongietorria eman die Udalak

Bergarako Udalaren eta bergaratar guztien izenean ongietorria eman zien Elena Lete alkateak Groenlotik (Herbehereak) etorritako 33 ikasle eta 2 irakasleei.

Aurten, 7. urtez jarraian Bergara eta Groenloko ikastetxeen arteko elkartrukea egingo da eta aurrerantzean ere horrela jarraitzea espero zuela adierazi zuen alkateak.

Orriak