Pentekoste jaiak ate joka daude eta hainbat ekintzatan parte hartzeko izenemateak zabaltzear daude: esaterako, maiatzaren 18an, ostirala, egingo den haur eta gurasoentzako parrillada; eta hilaren 21ean, astelehena, San Martin plazan egingo den herri bazkaria.

Haur eta gurasoei zuzendutako parrillada Seminarioko karpan egingo da auzolanean. Aisialdi Guneko gurasoek antolatzen dute, eta tiketak (6 eurotan) salgai egongo dira maiatzaren 2tik aurrera Azokako Izotz postuan.

Bestalde, herri bazkaria maiatzaren 21ean, astelehena, izango da, Kuadrilen Egunean. Menua honakoa izan da: lehen platera entsalada mistoa eta otarrainxkak, bigarren platera txerri saihetsak, postrea, tarta, kafea, eta edateko ura. Norbaitek alergia motaren bat balu, aurretik Udaleko Kultura Zerbitzura deitu beharko luke (943 779159). Txartelak 12 eurotan izango dira salgai, eta pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahal izango ditu. Guztira 690 lagunentzat lekua izango da.

Maiatzaren 10ean jarriko dira salgai bazkarirako txartelak Seminarixoko txarteldegian. Ondorengo egunetan Udaleko Kultura Zerbitzuan eskuratu ahal izango dira, beti ere 18:00etatik 20:00etara bitartean.