Aratusteetako jai egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa abian da

Zabalik dago Aratusteetako jai-egitarauaren azal proposamenak aurkezteko epea. Lanak urtarrilaren 18ra arte (13:00ak arte) aurkeztu ahal izango dira Bergarako Udalaren Kultura Zerbitzuetan. Irabazleak Bergarako komertzio guneetan trukatzeko 350 euroko bonoa jasoko du sari gisa. Herritarrek lanak bozkatzeko aukera izango dute webgune honetan bertan urtarrilaren 20tik 24ra bitartean, eta boto horiek kontuan hartuko dira (%40a balioko dute) sarituak hautatzerakoan.

Orriak