webmaster-k Al, 2026-03-16 12:08-n bidalia
Erramu Zapatua ospatzeko, Bergarako Udalak herri kiroletako jardunaldi partehartzaile berezia antolatu du datorren martxoaren 28an, 17:30ean, Seminarioko patioan, harri-jasotzea eta Aizkolaritza modalitateetan.
Aurten lehen aldiz ospatuko da kuadrillen arteko herri kirol saio parte hartzaile hau. Orain arte ordu horretan zezentxoak izan dira, baina aurten, legedia arazoak medio, ekimen honengatik ordezkatuko da.
Eguneko jarduera nagusietako bat kuadrilen arteko olinpiada izango da. Antolakuntzak jakinarazi du parte hartzeko hurrengo baldintzak egongo direla:
• Izen-ematea martxoak 26ra arte egongo da zabalik.
• Taldeak mistoak izango dira eta 4 kidekoak.
• Gehienez 10 talde onartuko dira
• Izena eman gabe ere probaldietan parte hartzeko aukera izango da
• Izen-ematea: https://labur.eus/herrikirolak-erramuzapatua

